Datu pertsonalen babesa. Pribatasun politika
Pribatutasun-politika honen helburua da MERKAOÑA S.L-k datu pertsonalei dagokienez egiten dituen erabileren berri ematea, bai eta interesdunen eskubideak deskribatzea ere, bi araudi hauen arabera: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen erabilerari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, DBEO); bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (aurrerantzean, DPBEDBLO).
1. Arduraduna eta harekin harremanetan jartzeko datuak
MERKAOÑA S.L, IFK: B20795860 duena, da jarraian zerrendaturik ageri diren datuen tratamenduaren arduraduna. Harekin harremanetan jartzeko, bide hauek balia daitezke:
- Posta-helbidea: Bidebarrieta 24, behea, 20560 Oñati, Gipuzkoa.
- Telefonoa: 943718010
- Helbide elektronikoa: arreta@onaro.eus
2. Datuen erabilera: xedeen deskribapena, oinarri juridikoak eta hartzaileak
MERKAOÑA S.L-k zure datu pertsonalak tratatzen ditu gure komunikazioa eta merkataritza- edo kontratu-harremanak mantentzeko, eskatutako zerbitzuak emateko eta, hala badagokio, kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketarako. Kontratuaren xede izan zirenen antzekoak diren produktu edo zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioak bidali ahal izango dizkizu, eta jasotako komunikazioaren bidez aurka egin ahal izango diozu.
Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarriak honako hauek dira:
- Interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
- Tratamenduaren arduradunari aplika dakizkiokeen lege-eginbeharrak betetzeko.
- Pertsona juridikoetan zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisikoen kontaktu eta lanpostuari buruzko tratamendurako tratamenduaren arduradunak dituen interes legitimoak asetzea; baita enpresaburu indibidual eta profesional liberalen datuak ere, hala dagokien kasuetan.
Zure datu pertsonalak komunikatzea beharrezkoa da kontratu bat sinatzeko edota legezko betebeharrak betetzeko.
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoen kasuetan izan ezik. Hala dagokionean eta eskatutako zerbitzua eskaini ahal izateko ezinbestekoa denean, zure datu pertsonalak honako hauei jakinarazi ahal izango zaizkie:
- Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Organo Judizialak, Aduana Zaintzako Alboko Zuzendaritzako funtzionarioak, Inteligentzia Zentro Nazionaleko langileak, pertsonei edo erakundeei buruzko segurtasun-ikerketetan, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituzten edo komunikazioen sare publikoak ustiatzen dituzten operadore gisa legezko betebeharrak betetzeko.
- Eskumena duen zerga administrazioa, lege betebeharrak betetzeko.
- Banku entitateak, ordainketak kudeatzeko.
3. Datuak gordetzeko denbora
Zure datu pertsonalak ezarritako harremanak iraun bitartean mantenduko dira, eta ondoren, aplikagarri diren legezko epeetan, eta jaso ziren helburua betetzeko eta helburu horietatik nahiz datuen tratamendutik eratorri litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezko denboran.
4. Eskubideen egikaritzea
Gure posta-helbidera edo helbide elektronikora (arreta@onaro.eus) idatziz, interesdunak edo datu pertsonalen titularrak eskubide hauek egikaritu ahal izango ditu, araudian xedaturiko kasuetan eta baldintzen arabera:
- Datuak eskuratzeko eskubidea: zure datuak erabiltzen ari diren ala ez jakiteko.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: datu okerrak zuzentzeko.
- Datuak ezabatzeko eskubidea: datuak erabiltzeari utz diezaioten, besteak beste jada ez direnean beharrezkoak haiek biltzea eragin zuten xedeetarako.
- Datuak aurkaratzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan datuak erabiltzeari utz diezaioten.
- Datuen erabilera mugatzeko eskubidea: kasu jakin batzuetan datuen erabileraren irismena mugatzeko; hala ere, tratamenduaren arduradunak haiek gordetzen jarraituko du.
- Datuak eramangarriak izateko eskubidea: aldez aurretik emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidal diezazkioten eskatzeko.
- Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea, interesdunak edo datuen titularrak bere eskubideak bermatu ahal izateko.
Eskubide horiek egikaritzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatu beharko du.
5. Ezarritako segurtasun neurriak
MERKAOÑA S.L.k datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.
Webgunearen bidez edo zurekin ditugun komunikazioen bidez lor ditzakegun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta konpromisoa hartuko dugu isilpean gordetzeko, aplikatu beharreko legerian ezarritakoaren arabera.
Merkaoña S.L‐k ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono lineetako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek MerkaoñaS.L‐ren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena.
Pribatutasun-politikaren eguneratzea
Datuak babesteko politikaren edukiak aldaketak izan ditzake, gerta daitezkeen lege-aldaketetara edo kontrol-agintaritzen irizpide eta iritzietara egokitzeko.