Onarok eskeintzen dituen zerbitzuen inguruan sortu daitezkeen galderen erantzunak aurkituko dituzu jarraian

Mugikor zerbitzuari buruzko galderak

  • Zein sare erabiltzen dugu telefonia mugikorrerako?

    Onarok hegoaldeko 4 herrialdeetan Yoigo eta Orange sareak erabiltzen du telefonia mugikor zerbitzua eskaintzeko. Estatu Espainiarreko legediaren arabera, telefonia mugikorrerako frekuentzia eskaintzeko azpiegiturak 4 operadoreren esku daude eta Movistar, Vodafone, Orange eta Yoigo dira horiek. Zerbitzua eskaini nahiko lukeen beste edozein operadore, mugikorrerako operadore birtual moduan egitera behartuta dago, hau da, 4 operadore horietako baten azpiegitura erabilita eskaintzera zerbitzua.

  • Zeintzuk dira oinarrizko prezioak?

    Kontrataturiko tarifako minutuak edo datuak gainditzerakoan ondorengo prezioak ezarriko dira:

    • Deiaren ezartzea – 0,1815 €
    • Deiaren lehen 5 minutuak – 0€
    • 6. minututik aurrera – 0,0363 € / minutuko.
    • SMSak – 0,0968 €
    • Nazioarteko SMSak – 0,3025 €
    • Datuak – 0.036 €/ Mb
  • Daturik gabeko edota zero minutuko tarifa:

    Daturik gabeko tarifa kontatatzeak ez du esan nahi daturik erabiltzeko aukerarik ez dagoenik, hau da, dei minuturik kontratatu ez arren deiak egiteko modua dagoen bezala, daturik kontratatu ez arren, datuak erabiltzeko aukera dago. Datu horiek, erabili ahala ordaintzen dira (0,036€ kontsumitutako Mb. bakoitzarengatik), eta garesti atera daiteke.

    Nahi gabe deiak egitea ez da erraza izaten, eta ahots deien kontrola norberak oso erraz kontrolatu dezake, baina datuen kasuan ez da horrela izaten. Nahikoa da wassap zerbitzua aktibatuta izan eta lagunen batek bideo bat guri bidali eta guk datu bidez deskargatzea hilean amaierako faktura asko igotzeko.

    Hau dela eta, guk 3 aukera jartzen ditugu mahai gainean:

    • Telefonoa normal erabili, datu kontsumoan ahalik eta arreta gehien jarrita, eta hilabete amaieran, egindako kontsumoari aurre egin; datorrena datorrela.
    • Norberak aukeratu dezake telefonoan zein aplikaziori eman datu bidezko sarrera eta zeini debekatu. Norberak, bere telefonotik datuak desgaitu eta datu kontsumorik egiten ez duela ziurtatu. Aukera honek, norberaren esku uzten du kasu puntualetan datuak aktibatu eta erabili ahal izatea, hilaren amaieran egindako kontsumoari aurre eginez, noski.
    • Guk, hemendik datuak desgaitu eta inolako datu kontsumorik egingo ez dela ziurtatu. Hau da ezustekorik ez izateko modurik seguruena. Noski, 3 aukerek, wifi konexioa dagoen tokietan, doako internet konexioa erabiltzea baimentzen dute. Datu Mugikorren desgaitzeak ez dio wifi bidezko konexiori eragiten.

    Minutu eta daturik gabeko tarifa egokia izan daiteke telefono mugikorra lokalizatuta egoteko bakarrik edo dei oso gutxi egiteko erabiltzen duen jendearentzat (hilean iraupen gutxiko 6 dei baino gehiago eginez gero, ez da interesgarria suertatzen), baita telefono zenbakia galdu nahi ez baina tarte batez erabili gabe izango duen jendearentzat.

  • Mugikor linea aktibatu berri dut baina ezin dut datu bidez internetera konektatu!

    Lasai, HEMEN klik egin eta bertan agertzen diren pausoak jarraitu itzazu.

  • Nola alda dezaket tarifa?

    Gure tarifa guztiak azpiko loturetan dituzu ikusgarri.

    Tarifa aldaketa egitekotan ondorengo informazioa kontutan izan beharko duzu:

    • Tarifa aldaketak hilabeteko edozein egunetan egin daitezke.
    • Hilabete bakoitzean tarifa aldaketa bakarra egin daiteke (hau da, maiatzean aldaketa bat eginez gero, ekainerarte ezingo da beste aldaketarik eskatu)
    • Tarifak berdin jarraituko du hilabetero, beste tarifa batera aldatzea erabakitzen duzun arte, horretarako gurekin harremanetan jarri behar duzularik.

    Noizean behin, gure tarifak aldatu egiten ditugu. Aukera berriak izaten dira, eta zerbitzuak merketzeko modua izaten dugu. Berez, guk ez diogu eskatu ez duen inorri zerbitzua edo tarifa aldatuko (ez garestitu, baina ez eta merketu ere) eta ez gara zuen postontziak gure eskaintza berriekin betetzen ibiliko. Prezio berri bat ikusi eta prezio horretara egokitu nahi izanez gero, aldaketa eskatu, eta bideratuko dugu.

    Tarifa aldaketa eskatzeko idatzi zein lineatarako egin nahi duzun, zein tarifara aldatu nahi duzun eta zein egunetatik aurrera nahi duzun gauzatzea.

  • Hilabete honetako datuak agortu ditut. Zer egin dezaket?

    Hiru aukera dituzu, bonu gehigarriak kontratatzea, tarifaz aldatzea edo hurrengo hileko lehen egunerarte daturik gabe mantentzea.
    Kontratatutako datu kopurua gainditzean, nabigazio abiadura 128 Kbs.era jaitsiko da, beste Gb. 1 erabili arte. Behin abiadura baxuko datuak amaituta, datu konexioa moztu egiten da hurrengo hilabeteko lehen egunerarte.

  • Erantzungailua gaitu / desgaitu nahi dut. Nola egin dezaket?

    Telefonia mugikorreko erantzungailuaren zerbitzua desgaitu edo gaitzeko honako hurrenkera hauek idatzi zure mugikorrean:

    • Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean erantzungailua:
      • DESGAITZEKO: *67*556# eta deitzeko botoia sakatu
      • GAITZEKO: *67*242# eta deitzeko botoia sakatu
    • Telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean erantzungailaua:
      • DESGAITZEKO: *62*556#eta deitzeko botoia sakatu
      • GAITZEKO: *62*242# eta deitzeko botoia sakatu
    • Deiari erantzuten ez zaionean erantzungailua:
      • DESGAITZEKO: *61*556#eta deitzeko botoia sakatu
      • GAITZEKO: *61*242# eta deitzeko botoia sakatu

    *Erantzungailua guztiz desgaitzeko 3 hurrenkerak idatzi behar dira.

    Erantzungailuak salto egin aurretik, deiaren denbora luzatzeko, markatu *61*633**30# eta deitzeko botoiaHorrela telefonoa 30 segunduz egongo da jotzen erantzungailuak salto egin aurretik. Azken 30 horren ordez, beste zenbaki bat jarrita telefonoak jotzea nahi duen denbora tartea erabaki dezakezu segundotan (30 seg. da gehienezko tartea).

    242 zenbakira hots eginez, erantzungailuko mezuak entzun, eta aukera ezberdinak kudeatu daitezke. (Espainiar estatutik at egonik +34 656 242 242 telefonora hots egin behar da erantzungailuko mezuak aditzeko).

  • SIM txartelaren PIN zenbakia aldatu nahi dut

    Kontutan izan zure telefonoak 2 PIN zenbaki izan ditzakeela:

    • Lehena, SIM txartelaren PIN zenbakia da. Zure linea aktibatzeko beharrezkoa den PIN zenbakia. PIN zenbaki hau sartu gabe, zure telefonoak dituen funtzio asko erabili daitezke (wifi bidezko interneta, argazki kamerakezarpenak…)
    • Bigarrena, telefonoaren PIN zenbakia da. Telefonoak, aparailuak berak izan dezakeen PIN zenbakia da. Azken urtetan, PIN zenbaki baten ordez (edo PIN zenbakiaz gain), aurpegiaren bidez, marraztutako patroia edo hatz marka bidez ere desblokeatu daiteke aparailua. Aparailua desblokeatu ezean, ezer ezingo duzu erabili.

    Guk lehenengo PIN zebakia bakarrik kudeatzen dugu. SIM txartelaren PIN zenbakia 3 bider gaizki sartuz gero, PUK zenbakia sartu behar dugu telefonoa desblokeatzeko.

    • PUK zenbakia 10 bider gaziki sartuz gero, linea betirako blokeatuko da. Ezin izango da berreskuatu.

    SIM txartelaren PIN zenbakia aldatzeko:

    • **04*PIN zaharra*PIN berria*PIN berria# eta deitzeko botoia sakatu.

    SIM txartelaren PIN zenbakia eta PUK zenbakia, SIM txartelean daude idatzita. Guk, gure datu basean ere baditugu.

    Zuk, noizbait SIM txartelaren PIN zenbakia aldatzen baduzu, guk jada ezin dugu jakin zein den. PUK zenbakia bai, hau ezin duzu aldatu, eta beti izango da gure datu basean; beraz, gogoratu, PUK zenbakia gaizki sartzen baduzu, lauzpabost saiakera egin ondoren, ez baduzu asmatzen, arreta zerbitzura deitu, guk emango baitizugu PUK zuzena.

  • Dei galduen abisuak konfiguratu nahi ditut.

    Galdutako dei bat izan duzula abisatuko dizun SMS bat jaso nahi baduzu, honako hurrenkera hauek markatu behar dituzu mugikorrean:

    • *67*556# eta deitzeko botoia
      Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean (komunikatzen eman beharrean) izandako dei baten berri emateko.
    • *62*556# eta deitzeko botoia
      Telefonoa itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean jasotako dei baten berri emateko.
    • *61*556# eta deitzeko botoia
      Deiari erantzuten ez eta deitzaileak eskegi duela abisatzeko.

    Galdutako deien abisuak aktibatuz gero, automatikoki Ahots Postontzia desgaituko da.

  • Zer da Roaming zerbitzua?

    Europar Batasunean zaudenean, zure jatorrizko gunean bazina bezala erabili dezakezu telefonoa (estatu espainiarrean bazina bezala):

    Datu mugikorrak erabili ditzazkezu, zuk kontratatutako zerbitzuan duzun kopurua agortu arte.

    Deiak, estatu espainiarreko telefono batera egiten badituzu (berdin dio mugikorra izan eta linea hori alemanian badago), zuk kontratatutako zerbitzuaren arabera izango da kostua. Hau da, kontratatutako minutu kopurua agortu arte doan, eta hortik aurrera oinarrizko prezioan (0,18€ deiaren ezartzea, doan lehen 5 minutuak eta 0,036€ minutuko gainontzekoak).

    Europar batasuneko telefono batetara deituko bazenu (espainiar estatukoa ez dena), nazioarteko dei bezala kobratuko da, zu ere estatu horretan izan arren.

    ONAROko mugikorra Espainiako estatutik kanpo erabiltzerakoan izango dituen prezioei buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu bulegoan galdetu.

  • Ze kostu dute estatu espainiarretik kanporako deiek?

    Herrialde bakoitzerako kostuaren inguruko informazio zehatzagoa izateko HEMEN klik egin ezazu.

    Beste herrialdeetara dei ugari egin beharra izaten baduzu, bonu hauetakoren bat interesgarria izan daiteke agian.

    Beste herrialdeetara deitzeko bonuak hauek dira:

    • 100 min – 5€ hilen
    • 300 min – 12€/hilean
    • 600 min – 21€/hilean

    Dei ezarpenik ez da kobratuko.

    Herrialde hauek sartzen dira bonu hauetan: Alemania, Erresuma Batua, Danimarka , Finlandia, Grezia , Frantzia, Irlanda, Islandia, Herbeerak, Suezia, Norvegia, Estatu Batuak, Kanada, Italia, Polonia, Hungaria, Errumania, Austria, Eslobakia, Txekiar Errepublika, Lituania, Kroazia, Kazakhstan, Errusia, Txina, Hego Korea, Japonia, Hong Kong, Brasil, Kolonbia, Argentina, Mexiko, Panama eta Paraguai.

    Bonuko minutuak gainditzen direnean deien eta dei ezarpenen prezioa HEMEN azaltzen diren prezioen araberakoa izango da.

Telefono finko zerbitzuari buruzko galderak

  • Zer da VoIp edo IP bidezko telefonoa?

    VoIp izena ingelesezko Voice Over Internet Protocol-en siglak dira. Oinarrian, ahotsa modu digitalean garraiatzeko sistema da, hau da Interneta erabiltzen duen telefonia sistema. ONAROn telefono finkoak IP ahots teknologia darabil, datu konexioa.

  • Zer gertatzen da paketeko minutuak amaitzerakoan?

    Kontratatutako minutu kopurua gainditzean prezio arruntean kobratuko dira deiak, 0,05 €/min.

Zuntz zerbitzuari buruzko galderak

  • Nire etxean / enpresan zuntza jarri daiteke?

    Interneta eskaini dezakegun jakiteko lehenengo gauza lekuan lekuko estaldura aztertzea da. Horretarako mesedez bidal iezaguzu helbide zehatza (herria, posta kodea, kalea, portala, pisua, atea… informazio guztia) arreta@onaro.eus helbidera eta aztertuko ditugu aukerak.

  • Zein abiadura aukeratuko dut? 100 Mb/s edo 600 Mb/s?

    100 edo 600 Mb/s zuntzaren abiadura da, hau da, segundoko zenbat mega igo edo jeisten diren. Eta simetrikoak esan nahi du bai kargak eta baita deskargak ere (artxiboak igo eta jeistea internetetik) abiadura berdina izango duela.

    Erabilera arrunt baterako nahikoa izaten da 100 Mb-ekoa, eta hori aukeratzea aholkatzen dugu guk beti. Adibide moduan, guk bulegoa dugun lekuan 5 enpresa gaude lanean, 10 bat lagun egoten gara aldiberean eta bideokonferentziak ia etengabe erabiltzen, eta 100/100 MBs-ko abiadurarekin nahikoa eta sobera daukagu. Gainera kontutan izan beharra dago gehiegizko abiadura hartzeak, erabiltzen ez bagaude ere, gastu energetikoa eta ondorioz karbono aztarna, asko areagotzen duela.

    Abiadura bat aukeratu eta aurrerago beste abiadura jarri nahiko bazenu (100-ekotik 600-era igo, edota 600-etik 100-era jaitsi), instalakuntza berri bat egin beharko litzateke, horrek suposatzen duen 50 €-ko alta kostuarekin.

  • 50 €-ko alta kostua zertarako da?

    ONAROn eskaintzen ditugun zerbitzuetan ez dugu iraunkortasun edo permanentziarik eskatzen. Interneterako konexio bati alta emateko baina zenbait gastu egoten dira eta horiei aurre egiteko erabiltzen ditugu 50 €-ak, hala nola instalakuntza (teknikari batek joan beharko du zurera), routerraren alokairua, administrazio gastuak…

  • Aurreko konpainian baja nik eman behar al dut?

    Telefono finkoa ONAROra ekarriko baduzu gu arduratuko gara eramangarritasuna kudeatzeaz.

    Linea finkorik ekarriko ez baduzu aldiz instalakuntza berria izango da eta beraz zure esku egongo da aurreko konpainiarekin baja ematea.

    Hala eta guztiz ere, finkoa ekarri edo ez, zerbitzua gurekin izandakoan aurreko konpainiarekin hitz egin eta baja ziurtatzea gomendatzen dugu guk, aurrerago sorpresarik ez izateko.

    Aurreko konpainiari routerra, telebistaren dekodifikadorea edota beste gailurenbat itzuli behar badiozu, itzulketaren agiri bat eskatzea ere gomendatzen dizugu.

  • Eskaera egiterakoan telefono finkoaren zenbakia mantentzeko eskatzea ahaztu nuen. Badago hura berreskuratzerik?

    Instalakuntzarako prozesua martxan jarri badugu, ez dago atzera bueltarik.

    Horregatik, finkoaren eramangarritasuna egin nahi baduzu, ziurtatu zaitez eskaera egiterakoan jakinarazten diguzula.

  • Routerra non kokatuko dut?

    Tamalez ezin dugu wifi seinalea etxe osora ongi iritsiko denik ziurtatu. Etxearen egituraren, materialen eta abarren arabera etxeko zoko guztietara iritsiko da konexioa, edo ez. Gure esku dagoena etxera konexioa iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak, aipaturiko arrazoiengatik, ez daude gure esku. Horregatik routerra non jarri nahi duzun ongi pentsatu beharko duzu.

    Kokaleku hori ez badago konexioa etxera sartzen den lekutik hurbil edota tartean horma, ate edota bestelako oztoporik badago, teknikariak ez du zertan bidea ireki behar, beraz inor joan aurretik zure esku egongo da “bide horren prestaketa”.

  • Teknikaria etxera joatean kontutan izan beharrekoak

    Teknikariak zure etxetik alde egin aurretik, ziurtatu dena ongi konektatua utzi duela, alde egiten duenetik instalazioa bukatutzat ematen baita eta gero aldaketak egiteak gainkostu bat dakarrelako. Teknikaria joaterako zerbaitekin konforme ez bazaude, jar zaitez gurekin segituan harremanetan (+34) 633386164 telefonora deituta.

    Teknikariak zerbait beste egunen batean egingo duela esaten badizu, jarri lehenbailehen gurekin harremanetan.

    Instalakuntzarekin zerikusia duen edozein zalantza, galdera edo kezka baduzu dei gaitzazu (+34) 633386164  telefono zenbakira.

  • Zer bermatzen du Onaroren instalazioak?

    Guk bermatzen duguna konexioa etxeraino iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak ez daude gure esku.

    Internet konexioarekin zuzenean zerikusirik ez duen arazorik baduzu informatikari, elektrikari… batekin jarri beharko duzu harremanetan.

  • Zergatik agertzen zait 5G Wifi sarearen izenean ?

    5G horrek sarearen frekuentziari egiten dio erreferentzia: 5 GHz.
    Router berri gehienek bi wifi sare sortzen dituzte:

    • 2,4 GHz
    • 5 GHz

    5 GHz eta 5G famatuak ez dute zerikusirik. Bata, esan bezala, wifi seinalearen frekuentzia da, eta bestea mugikorren konexiorako teknologia.
    5 G-ari buruz hitz egiten dugunean mugikorren konexiorako erabiltzen den teknologiari buruz ari gara:

    • 2 G – bigarren generazioa
    • 3 G – Hirugarren generazioa
    • 4 G – Laugarren generazioa
    • 5 G – Bostgarren generazioa
  • Wifi seinalea ez da etxe osoan ongi zabaltzen.

    Tamalez ezin dugu wifi seinalea etxe osora ongi iritsiko denik ziurtatu. Etxearen egituraren, materialen eta abarren arabera etxeko zoko guztietara iritsiko da konexioa, edo ez. Gure esku dagoena etxera konexioa iristea da, hau da, routerreraino, baina hortik kanporakoak, aipaturiko arrazoiengatik, ez daude gure esku.

    Wifiaren seinalea luzatu eta iristen dena baina haratago iristeko moduak badaude (PLC aparailuak, seinale luzagailuak…) baina horiek zuen kontu erosi beharko zenituzkete.
    Etxeko gela bakoitzean sare hargunerik ez badago, PLC bat erabiltzea da gure gomendioa.

    Bi gailu izaten dira. Horietako bat argindarreko entxufe eta routerrera konektatzen da eta bestea wifi seinalea behar duzun lekutik gertuen dagoen entxufera konektatu beharko duzu. Honela sare hargune berri bat lortuko duzu etxean.

    Laguntza edo argibide gehiagorik behar baduzu, laguntzeko prest gaude, eta egokiena uste dugu Oñatiko informatika dendetan galdetzea izango dela, haiek neurrirako produktuak eskeiniko dizkizuete

  • Finkoaren erantzungailua gaitu / desgaitu nahi dut.

    Zuntzari lotutako linea finkoaren erantzungailuaren zerbitzua edota dei desbideraketak desgaitu edo gaitzeko honako hurrenkera hauek idatzi zure aparailuan:

    • Deiari erantzuten ez zaionean erantzungailua:
      • DESGAITZEKO: #63#eta deitzeko botoia sakatu
      • GAITZEKO: *63# eta deitzeko botoia sakatu
    • Dei batekin zabiltzan bitartean beste dei bat sartzen denean erantzungailua:
      • DESGAITZEKO: #64#eta deitzeko botoia sakatu
      • GAITZEKO: *64# eta deitzeko botoia sakatu
    • Dei desbideraketak
      • GAITZEKO: *21*desbideraketazenbakia# eta deitzeko botoia sakatu
      • DESGAITZEKO: #21#eta deitzeko botoia sakatu
    • Desbideraketaren egoera egiaztatzeko: *#21# eta deitzeko botoia sakatu