Zure telefono mugikorraren datuak aktibatzeko jarraitu azpian azaldutako pausuak.

*Android gailuentzako:

Zure mugikorreko menu nagusian hautatu ‘Ezarpenak’

1. Aukeratu ‘Sare Mugikorrak’

2. Aukeratu ‘Sarbide-puntuen izenak’. (edo ‘Sarbideen izenak’, mugikorraren arabera)

3. Sortu sarrera berri bat (sakatu ‘+’ ikurra).

APN berriari ezarri beharreko datuak:

IZENA: ONARO internet
APN : internet
APN mota: default,supl (koma eta gero espaziorik gabe)
MCC: 214
MNC: 04
Autentifikazio mota: PAP
APN Protokoloa: IPv4
APN ibiltaritza-protokoloa: IPv4

Gainontzeko datu edo aukerak utzi dauden bezala.
Gorde parametro hauek eta aukeratu sortu berria duzun APNa.

*iOS (apple) gailuentzako:

Zure mugikorreko menu nagusian hautatu ‘Ezarpenak’

1. Aukeratu ‘Datu Mugikor Sarea’

2. Aukeratu ‘Sarbide-puntuak’

Sarbide puntuan jarri beharrekoa:

SARBIDE PUNTUA: internet
ERABILTZAILEA: Hutsik utzi
PASAHITZA: Hutsik utzi

Gainontzeko datu edo aukerak utzi dauden bezala.
Gorde parametro hauek ‘intro’ botoia sakatuta.

Arazorik edo dudarik izatekotan, jarri gurekin harremanetan arreta@onaro.eus helbidean edo 943718010 telefonoan.